Bidaiak

Bidaiak

Editorial:
Kalandraka/pamiela
EAN:
9788491722267
Ano de edición:
ISBN:
978-84-9172-226-7
Páxinas:
18
Encadernación:
TAPA DURA
lingua:
EUSKERA
Ancho:
160
Alto:
160
Dispoñibilidade:
DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)
Colección:
Ilargian kulunkantari

9,50 €

IVE incluído
Comprar

?Bidaiak? liburuko protagonistak -aniztasunari keinu eginez adin eta kultura ezberdinetakoak baitira-, bakarkako zein taldeko ibilgailuetan  dabiltza han-hemenka; batzuetan jolasteko ibilgailuak izaten dira, eta, bestetan, berriz, beste lekuetara bidaiatzekoak: monopatina, bizikleta, autoa? Ilargian Kulunkantari bildumako izenburu berria da, eta 0 urtetik 3 urtera bitarteko neska-mutikoei zuzendurik dago. Bildumaren egilea den Antonio Rubioren esanetan, piktograma poetikoa edo Poegrama ?begia hezten? eta ?belarria eztitzen? lagunduko dien poesia modalitate bat izendatzeko modua da.
 
 Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villánen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua; ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren beraren ukitua bistan-bistan gelditzen delarik. Bi sortzaileon ekarpen literario eta plastikotik abiatuta, KALANDRAKAREN lana zera izan da, bi aldeak uztartzea, sortze-prozesua bideratzea, eta, azkenik, argitalpenaz arduratzea.
 
 Ilargian kulunkantari bildumako liburuki bakoitza ariketa poetiko soil-soila da, baina aldi berean, musikaren indarra ere bere-berea du.  Horren bidez, haurrak ezkerretik eskuinera eta goitik behera nola irakurri ikasiko du, eta, era berean, orrietan aurrera egin ahala bertsoen joan-etorriari bide ematen zaiola ere ohartuko da. Ilustrazioek berebiziko garrantzia hartzen dute grafiaren aldean. Irudi irakurterrazak dira eta hitzak bezalatsu artikulatzen dira, zenbaturiko silabekin; bertsoen eran eratzen dira: era ordenatuan, neurturik, erritmoaz eta errimaz; lehenengo urteetatik hasita modu autonomoan irakurriak eta melodiaren bidez kantatuak izan daitezen pentsatuta daude.
 
 Liburuki bakoitza poema oso bat da, eta haur kantutegiko egitura poetikoa oinarri duela eraikitzen da (bertso oktosilaboa, errepika edo  leloa, enumerazioa?), usadioko kantutegiko bitartekoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak?) eta, bestalde, lehengo urteen interesguneei ederki lotzen zaie.
 
 «Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

Outros libros do autor en LIBRERÍA PAPERERÍA MARAXE

  • Xoguetes
    Titulo del libro
    Xoguetes
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    «Xoguetes» reúne obxectos utilizados polas nenas e os nenos para O seu desenvolvemento sensorial, psicomotri...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    9,50 €

  • Almanaque musical
    Titulo del libro
    Almanaque musical
    Rubio Herrero, Antonio;Pintor Noguerol, David
    Kalandraka
    "Almanaque musical" contiene doce poemas, uno para cada mes del año, en los que el hilo conductor es la músic...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    15,00 €

  • Dó re mi
    Titulo del libro
    Dó re mi
    Nº LU
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    Cada exemplar de Do berce á lúa é un exercicio poético para educar o ollo e adozar o oído, como explica o ...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    9,50 €

  • Txoriak Kantari
    Titulo del libro
    Txoriak Kantari
    Nº LU
    VILLÁN SEOANE, ÓSCAR / RUBIO HERRERO, ANTONIO
    Kalandraka/pamiela
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    9,50 €

  • Lúa
    Titulo del libro
    Lúa
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    A colección Do berce á lúa está dirixida a nenos e nenas de 0 a 3 anos de idade, para quen se deseñaron es...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    9,50 €

Kalandraka/pamiela en LIBRERÍA PAPERERÍA MARAXE